Subido el 27/02/2012
TORTURA EUSKAL HERRIAN.
2008ko uztailean Bizkaian egindako polizia operazio batean atxilotu zituzten lagunei Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak protokoloa aplikatu zien, eta, teorian, atxilotuekiko hainbat neurri hartu zituen Guardia Zibilak; tartean, atxiloaldia grabatu zuen. Ahozko epaiketan ziegetako zenbait irudi eskaini zituzten: atxilotuak guardia zibilekin batera agertzen dira pasilloetan gora eta behera -Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez, Maialen Zuazo eta Anabel Prieto-
Dokumentalerako poliziak torturatutako jendearen adierazpenak, senitartekoen bizipenak, abokatuen eta adituen balorazioak eta epaiketako irudiak bildu dituzte. Lana gazteleraz egina da, eta euskarazko, frantsesezko eta ingelesezko azpitituluak jarri dizkiote.
Hemen ingelesezko subtituluekin dago